Oñatiko udala

Antzerki inprobisatuaren inguruko hastapen ikastaroa antolatu du Debagoieneko Antzerki Plataformak

2022/02/22
Card image cap
Egoitz Aizpuru oñatiarra izango da gidari

  Bapateko antzerkigintzaren oinarri edo zutabe nagusiak deskubritzeko hastapen ikastaroa antolatu du Debagoieneko Antzerki Plataformak. 16 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da eta baliogarria izango da, besteak beste, jendaurrean hitz egiteko gaitasunak hobetzeko, sormena lantzeko, interpretaziorako gaitasunak lantzeko, edota denbora pasarako.

  Hiru saio antolatu dira, martxoaren 5ean Elgetan, 12an Aramaion eta 26an Eskoriatzan. Saio bakoitzean arlo ezberdinak jorratuko dira eta ez da beharrezkoa guztiak egitea. Larunbatetan izango dira tailerrak, eta saio bakoitzak 6 orduko iraupena izango du (10:00-13:00 eta 15:00-18:00). Modulu bakoitzaren prezioa, 60 euro; hirurak eginez gero, 150 euro. Antzerki inprobisatu hastapen ikastaroa Elgetan, Aramaion eta Eskoriatzan egingo bada ere, bailarako zale guztiei zuzenduta dago.

  Irakaslea Egoitz Aizpuru oñatiarra izango da. Aizpuruk lau urte daramatza Madrilen, antzerki inprobisaketan sakontzen. Azken bi urtetan Jamming antzerki konpainiako ikasle eta irakasle da, Madrilen bertan, Bilbon edota Bartzelonan. Han ikasi eta irakatsitakoa azalduko du orain Debagoienean. Izen-ematea zabalik dago www.dap.eus web atarian.

  Debagoieneko Antzerki Plataformak apirila eta maiatzerako ikastaro berriak antolatzen dihartu, hasiberrientzako antzerki ikastaroa Aretxabaletan edota clown ikastaroak, Elgetan, Aramaion eta Eskoriatzan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!