Anje Arlanzonek eta Asier Corchetek irabazi dute Euspot lehiaketa, bigarren urtez jarraian
Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan? izan da Euspot, euskarazko spot lehiaketaren aurtengo gaia. Haratago joanda, arrakastaren formulaz galdetzen hasten da Arlanzonek eta Corchetek osatu duten iragarkia. Zientzialari bat ageri da spotean, zenbait probetatan frogak egin eta formula perfektuaren bila, baina halakorik ez dagoela adierazten dio ahots batek. 29 segundoko spota da Klik bat baino gehiago lana, EUSPOTeko sari nagusia irabazi duena. Anje Arlanzon oñatiarrak eta Asier Corchete donostiarrak osatzen duten bikoteak bigarren urtez jarraian lortu du euskal spot lehiaketako lehen saria.
Sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egin zen atzo arratsaldean eta Arlanzon eta Corcheteren lanaz gain, beste bost saritu zituzten: Zergatik ez? iragarkiak publikoaren saria jaso zuen, Eman like euskarari Gazteen saria, Izan marrazo! Mondragon unibertsitateko ikasleen spot onenaren saria, Igo ezazu bideoa musika sinkronizazio onenaren saria eta Sarea zurea da! Arizmendi ikastolako ikasleen iragarki onenaren saria. Guztira 3.050 euro banatu dira saritan.
Lan guztiak sarean ikusgai daude.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!