Anfibioentzako ur-putzu berria eratu da Araotzen

Mikeletetxe inguruan bazen jada anfibioentzako beste ur putzu bat, orain, berriz, Araozko hilerriaren azpiko lurretan eratu da, Naturklimak sustatuta. Udalak bitartekaritza lana egin du, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioaren eta Donostiako Elizbarrutiaren ordezkarien artean, azken honek, lurren lagapena egin zezan. Ur putzua eratzeko lana, ordea, Aranzadi Zientzia Elkarteak egin du, Naturklimaren laguntzarekin. Baina ur putzua eratzea ez da nahikoa eta horren jarraipen eta mantentze lana ere lotu du Udalak Aranzadi elkartearekin, lankidetza hitzarmena sinatuta. Hala onartu zen azken Osoko Bilkuran.
Oñatiko Udala eta Aranzadi elkartearen arteko lankidetza aspalditik dator; orain 10 ute, 2015ean anfibioei eta narrastiei buruzko azterlana egin zuten elkarteko hainbat lagunek. Haren haritik, anfibioen ugalketa eta uretan egiten duten bizi zikloa babesteko hainbat ur putzu eratu dira: Mkeletetxen, Belatxaran eta Olapoton. Horien jarraipena egiteaz arduratzen da Aranzadi elkartea.
Araotzen interes bereziko anfibio espezie bat bizi da eta horren garapenean laguntzeko espazioa da auzoan egokitu den azken ur-putzua.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!