Ane Zuazubiskarrek irabazi zuen Dizdaitte sariketako bigarren kanporaketa
Pako tabernan jokatu zen lehen kanporaketa baino berdinduagoa egon zen Ikatz tabernako bigarrena, eta lehenengo lau sailkatuen puntuazioa 9 punturen bueltan geratu zen. Ondorioz, bigarren kanporaketa honetan aritu ziren sei bertsolarietatik lauk eskuratu zuten finalerako txartela. Zuzenean, puntuazio altuenarekin, Ane Zuazubiskarrek lortu zuen eta honen atzetik, hurrenez hurren sailkatu ziren Urko Arregik, Oihana Aranak eta Txabel Altubek ere finalean kantatuko dute. Maddi Ane Txoperena berriz bosgarren sailkatu zen eta Maite Sarasola seigarren.
Hilaren 29an jokatuko den finalean berriz, aipatutako laurekin batera, lehen kanporaketa irabazi zuen Maider Arregi eta bigarren sailkatu zen Eli Pagola arituko dira. Finaleko saioa Antixena gaztetxean jokatuko da, otsailaren 29an, esan bezala, 19:00tan.
Finaleko saioan lan berria izango dute bertsolariek, larunbatean, lehenengo kanporaketan aritu zirenen antzera, 13 bertso puntuagarri kantatu behar izan zituzten; hasierako eta amaiera agurrez gain, zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian, hiruna bertso eta bakarkako ariketetan, bi punturi erantzun eta bakarkako bina bertso osatu zituzten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!