André-Jean Arnaud gogoan simposium-a egingo da bihar Unibertsitate Zaharrean
Abenduan zendu zen Oñatiko Lege-Soziologia Institutuko lehen zuzendaria izan zen André-Jean Arnaud irakaslea. Bera izan zen Institutua martxan jartzeko gogor lan egin zuen pertsonetako bat. Bere omenez, Institutuko Patronatuak simposium bat antolatu du bihar arratsalderako.
Arazo globalak, tokian tokiko irtenbideak izenburupean Arnaud irakasleak egungo lege soziologiari egindako ekarpena aztertuko da. Gai hori jorratuko du sinposiumeko lehen hitzaldian Vincenzo Ferrerik, Institutuko zuzendari zientifiko berria izango denak . Ondoren, Masayuki Murayama, Jiri Priban eta Ulrike Shultz irakasleek hitzaldi bana emango dute.
Aste honen hondarrean, ostegun eta ostiralean Institutuko Patronatuak batzarra egingo duela aprobetxatu da André-Jean Arnaud-en oroimenez simposium hau antolatzeko. Bihar 15.00tatik 20.00tara egingo da Unibertsitate Zaharrean. Irekia izango denez, parte hartzeko interesa duten herritarrek hartarako aukera izango dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!