Andraitz elkarteak 4000 €ko diru laguntza jasoko du Udaletik
Andraitz elkarteak Udalak hartarako zehaztu zuen diru partida osorik jasoko du, eskatutako baldintza guztiak beteta gutxieneko puntuazioa lortu baitu.
Berdintasun batzordeak proposamenak baloratzerakoan elkarteak erakutsitako ibilbidea, tamaina, ordezkaritza eta garatutako jarduerak kolektiboaren eskari eta arazoetara nola moldatu diren kontutan hartu du. Gauzatutako ekintzen eragina, onuradunak eta emaitzen eragin–eremua ere baloratu da eta proiektuaren kalitate teknikoa, elkartearen baliabideak eta finantzabideak aintzakotzat hartu dira.
Andraitz elkarteak, aurtengo programan hainbat proiektu bildu ditu: dantza afrikar ikastaroa, autodefentsa feminista, emakumea eta osasuna, emakumea eta maitasuna, Drack King tailerra, zapalduen antzerkia eta yoga, genero ikuspuntutik. Programak, 13.000 €ko aurrekontua du eta udalaren diru laguntzak, zati bat estaltzeko bidea emango dio elkarteari.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!