Oñatiko udala

Aloña Mendiko gimnasia erritmiko sailak argazki erakusketa egingo du irailean

2026/07/17
Card image cap
Taldearekin lotutako argazkiak helarazteko deialdia zabaldu dute

  35. urteurrena ospatzen ari da Aloña Mendiko gimnasia erritmiko saila eta horren haritik antolatutako hurrengo ekintza argazki erakusketa izango da. 35 urteetako historia iruditan bildu nahi da eta horretarako herritarrengana jo da laguntza eske. Taldearekin lotutako argazkiak bildu nahi dituzte, entrenamenduetakoak, jaialdi edo erakustaldietakoak edo bestelako ekitaldi eta momentu berezietakoak. Talde argazkiak zein banakakoak eskuratu nahi dira. Materiala saileko helbide elektronikora bidaltzea eskatzen da (alonamendi.gimnasia2@gmail.com)

  1991n sortu zen Aloña Mendiko gimnasia erritmiko saila. Ordutik ehundaka neska-mutiko pasa da sailetik eta milaka izango dira baita ere haiei ateratako argazkiak. Saileko arduradunek hainbat ale gordeta dauzkate baina ahalik eta bilduma anitz eta zabalena osatu nahi da eta horretarako herritarren laguntza eskatu da. Etxeko argazki albumetan eta ordenagailuetan begiratu eta gimnasia erritmikoarekin erlazionatutako argazkiak bidaltzea eskatu da. Materiala uztailean zehar batuko da eta irailean, jaien bueltan, erakutsiko da Kultur Etxean erakusketa jarriz. Erabiltzen diren argazkien egile edo iturburua irudiekin batera jarriko dira.
Edozein zalantza argitzeko saileko arduradunekin harremanetan jartzea eskatzen da, helbide elektronikora idatzita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!