Aldi baterako argiteria ofiziala kontratatu nahi du Udalak

Bajan dagoen plantillako langilea ordezkatzeko argiteria ofiziala kontratatu nahi du Udalak. Aldi baterako kontratatuko da, baina bajan dagoen langilea itzultzen denean 6 hilabeteko beste kontratu bat egiteko aukera izango dela zehazten da Lanbideren oharrean. Izan ere, udalak Lanbidera jo baitu lan eskaintza zabaltzeko eta bide horretatik bete beharko da izen-emate tramitea.
Argiteria ofizial lanpostu honetara aurkeztu ahal izateko lau baldintza bete behar dira: LH1 elektrizitatean edo baliokidea den titulazio akademikoa, B gidabaimena, behe tentsioko instalatzaile argiketari txartela eta 2.Hizkuntza Eskakizunaren pareko euskara ezagutza izatea eskatzen da. Betebehar horiezaz gain beste batzuk baloratuko dira: eskatutako mailaren goitiko titulazio akademikoa, prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak edota lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak izatea eta 3. Hizkuntza Eskakizunaren maila izatea. Udalak lanaldi osoko kontratua eskaintzen du eta langile berria lanean lehenbailehen hastea nahi du. Horregatik, ostiralean zabaldu zen lanpostura aurkezteko izen-emate epea urriaren 20ra arte luzatu du.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!