Ahalmen urritasuna eta giza-eskubideak aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2018/06/21
Card image cap
Euskadin berriki egin den lege erreformaz berba egingo da

  Ahalmen urritasuna dutenengan zuzenbideak eta legediak duen eragina aztertzen ari dira gaur goizetik Unbiertsitate zaharrean. Australiako hiru unibertsitate irakaslek koordinatzen duten mintegi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoari erreferentzia egingo zaio, orain gutxi Euskadin egin den lege erreformak nolako eragina izan duen azalduko baitu EHUko Melania Moscoso Perezek.

  17 aditu bildu dira Lege Soziologia Institutuak antolatu duen mintegi honetan. Partaide bakoitzak legedi edo gizarte-politika kasu bana xehetasunez aztertuko du, diziplina-arteko teorien, nazioarteko giza-eskubideen eta ahalmen urritasuna duten pertsonen ibilbide historiko eta politikoaren testuinguruan. Gaitasun eza modu zabalean definituko dute, ahalmen urritasun fisikoa, sentsoriala, kongnitiboa eta psikosoziala barne hartuz.

  Arreta bereziz aztertuko dira nola ustez aurrerakoiak diren hainbat ideia batzuetan mugatzaile edo oztopo bihur daitezkeen. Legediaren eta gizarte-politikek batzuetan, gizarte, irisgarritasun, babes, parte-hartze, txertaketa edota oneratze ideiak erabili izan dituzte ahalmen urritasuna dutenen eskubideak, ongizatea eta berdintasuna oztopatzeko. Azken batean, egungo egoerek instituzionalizazio birtual baterako baldintzak sortu ote dituzten argitzen saiatuko dira.

  Mintegian zehar Espainiako adibide ezberdinak landuko dira. Izan ere, ahalmen urritasuna dutenen giza-eskubideen aldeko lana aitortzen duen Franklin D. Roosevelt nazioarteko saria Espainiari eman berri baitiote. Gainera, dibertsitateari erreparatuz, ahalmen urritasuna esparru zabalean aztertuko da: ume eta gazteengan, nagusiengan edota indigenengan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!