Oñatiko udala

Agortu dira Herri Eguneko bazkarirako txartelak

2025/09/16
Card image cap
(Arg: Goiena)
700 jarri dira eskuragarri eta azken 100ak gaur goizean saldu dira

  Ostiralean jarri ziren salgai Herri Eguneko bazkarirako txartelak hainbat taberna eta kafetegitan eta igande gauerako guztiak agortu ziren, 602. Kultur etxean gorde ziren azkenak berriz, gaur goizean, 40 minututan saldu dira.

  Sarayola Aguraingo catering etxeak zerbitzatuko du Herri Eguneko bazkaria, iaz bezala. Bi menu nagusi eskaini dira: patea, itsaski piper beteak, penka beteak onddo saltsarekin, risottoa, saiheski errea, goxua edo sorbetea eta kafea eta kopa, helduentzat, eta makarroiak, oilaskoa, edateko yogurra eta ura eta freskagarriak, haurrentzat. Aukera begetarianoa, beganoa eta glutenik gabekoa ere eska daiteke baina kasu horretan Kultur etxean jakinarazi behar da, catering-eko arduradunei enkargua egiteko.

  700 lagunek bat egingo dute Herri Eguneko bazkarian Zubikoa kiroldegian. Azken urteetako bazkari jendetsuena izango da, ondorioz. Egun osoko jaieguna izaten da gehienontzat Herri Eguna. Goizean goiz kalera irtenda, familiarekin edo lagunekin bazkaldu ohi da, elkarteetan, jatetxe eta tabernetan edo kiroldegian egiten den herri bazkarian. Aukera hau gainbeheran egon zen zenbait urtetan baina garrantzia berreskuratzen ari da, saldutako bazkari-txartel kopuruari eta salmentaren erritbo biziari erreparatuta.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!