Administrazio-zuzendaritzako arduradun lanpostua kaleratu du Lege Soziologia Institutuak
Lege Soziologia Institutuko lan-taldearen lidergotzaz, finantza-kudeaketaz eta erakundearen helburuak lortzera bideratutako antolaketaz arduratu beharko du administrazio-zuzendari berriak. Era berean, erakundearen ekintzak eta pertsonala koordinatu beharko du, giza baliabideen kudeaketa egin beharko du, eta erakunde publikoekiko harremanak zaindu beharko ditu, besteak beste, Eusko Jaurlaritza edota Fundazioen patronaturako txostenak eginez. Orohar, Lege Soziologia Institutuak egun dituen kanpo-harremanak mantendu eta berriak egiteaz ere arduratu beharko du.
Gerentzia funtzioak beteko dituen administrazio-zuzendari lanpostura presentatu ahal izateko, goi-mailako unibertsitate-titulua eskatzen da, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Zuzenbidean, Industria Ingeniaritzan (antolaketa adarra) edo Gizarte Zientzietako arloren batean. Hizkuntzen goi mailako ezagutza eskatzen da eta ingelesa, euskara eta gaztelania menderatu behar dira, C1 mailan. Horrezaz gain, kudeaketan eta antolaketan esperientzia izatea, lidergo gaitasuna eta komunikazio gaitasuna… baloratuko dira. Deialdia, osorik, institutuaren web atarian ikusi daiteke. Interesatuek martxoaren 20ra arteko epea dute eskaerak posta elektronikoz bidaltzeko (c.umana@iisj.es)
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!