Oñatiko udala

Adineko pertsonentzako 7 ikastaro emango ditu KZguneak maiatzean eta ekainean

2026/04/09
Card image cap
Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaiak sustatu ditu eta izen-ematea zabalik dago apirilaren 27ra arte

  Teknologia berriak adinekoen eskura jarri eta arrakala digitala murrizteko helburuz eskatu zion Pertsona Nagusien Mahaiak KZguneari informatika arloko ikastaroak antolatzea. Zazpi programatu dira, maiatzaren 4tik ekainaren 9a bitartean. Hiru, gazteleraz emango dira eta beste laurak euskaraz. Eduki eta iraupen ezberdineko ikastaroak antolatu dira, argazkian ikusi daitekeen moduan.

  Ikastaroak maiatzean eta ekainean izango diren arren, izena aurrez, apirilaren 27ra bitartean eman behar da, Lagun leku edo Pake Leku elkarteetan. Ikastaroetan izena ematen duten pertsonek alta eman beharko dute KZGunean formakuntza hasi aurretik. Informazio gehiagorako Kultur Etxeko goiko solairuan dagoen KZGunera jo daiteke. Ikastaroak ere bertan izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!