Adierazpen libreko 4 gunetan zeuden xaflak kendu eta halako pintadak agertu dira gaur kalean.
Gauean gertatu da. Herri-guneko hainbat paretetan ADIERAZPEN LIBREKO GUNEAK pintadak egin dira eta aldi berean halakoetarako jarri ziren xaflak kendu egin dira. Konkretuki, lau xafla kendu dira: Lazarraga kalekoa, Kale Barriako bi eta Irizar estanko ondokoa. Horrezaz gain, beste pintada batzuk ere egin dira.
Udaltzainak gertatutakoaren txostena egiten ari dira. Egileak identifikatu ahal izateko plaza inguruan dauden kameretako irudiak ikusten ari dira. Plazara eta Kale barria aldera bideratuta dauden kamerek halako ekintzarik grabatu ote zuten eta grabatuta ere, egileak nor edo nortzuk izan ote ziren identifikatu ahal izatea ez da guztiz ziurra, distantzia eta gaueko iluntasuna oztopo izan daitezke. Kalteak zerrendatu eta kamera irudiak aztertu ondoren dagokion txostena osatuko dute udaltzainek.
ADIERAZPEN LIBREKO GUNEAK orain urte eta erdi inguru jarri ziren herriko hainbat zonaldetan, ordenik gabe, edonon jartzen ziren kartel eta iragarki orriak batu ahal izateko. Zenbait kartel oraindik, gune horietatik kanpora itsasten ziren baina orokorrean, ekimenak harrera ona izan zuen eta herritarren eskarik gainera, hasieran halakorik jarri ez zen lekutan jartzeko plangintza zegoen.
Aipagarria da, pasa den astean bertan herri guneko pintadak ere garbitu eta ezabatu zirela. Gaur ordea, adierazpen libreko 4 gunetako xaflak desagertu eta halakoak direla dioten pintadak egin dira herrian.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!