Oñatiko udala

Abuztuko etenaren ondorengo lehen Tokiko Gobernu Batzarra egingo da gaur

2025/09/04
Card image cap
Udal eraikinen kontsumoa, Euskal Herriko unibertsitatearekin lankidetza hitzarmena eta lore berriak hornitzeko kontratua hizpide izango dira

  Uztailaren 24an egin zen azken Tokiko Gobernu Batzarra. Abuztuko oporrek eragiten duten etena atzean utzita, gobernu taldeak asteroko bilerei helduko die berriro. Gaur arratsalderako sei puntuz osatutako lan zerrenda zehaztu da. Azken puntuan beste gai batzuk aipatzen da eta, ondorioz, gerta liteke lan zerrenda jaso ez den gairen bat aurkeztu eta onartzea baina zehaztu direnetan hiru azpimarragarri daude.

  Udalaren kontsumo-iturri ezberdinen jarraipena egiteko softwarearen zerbitzua kontratatu nahi da. Udalaren jabetzako kontsumo puntuak (eraikinak, instalazioak, automobil-parkea, kale argiteria…) eta energia kontsumoak (ura, argia, gasa eta erregaiak) identifikatuta daude. Horien kontsumoa kontrolatu beharra dago eta energia kontsumo bakoitza berezituko duen software zerbitzua kontratatu nahi du Udalak. Horren inguruko xehetasunak emango dira arratsaldeko bileran.

  Oñatiko Udalak eta EHUk lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten 2019an eta beste lau urtetarako luzatu zen, iaz. Hala ere, urtero luzatzeko erabakia bi aldeek hartu behar dute eta 2025eko luzapenari argi berdea ematea proposatuko zaio gobernu taldeari. Era berean, herriko lorategietan lore eta landara berriak sartzeko proposamena ere aurkeztuko da, udakoak kendu eta udazken-negukoak landatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!