Abenduko izen-ematea aurreratu egin du Haurreskolak partzuergoak
Partzuergoko Haurreskolak doan direnetik izen-ematea aldatu egin da eta hilero zabaltzen da, 1etik 10era. Abendu hasierako zubiak, ordea, aldaketak eragin ditu eta aurreratu egin da urtarrilean hasiko diren neska-mutikoen izen-ematea. Azaroaren 26 ireki zen eta abenduaren 4an itxiko da. Txiki Txoko haur-eskolan ere izen-emate aldi hori betetzen ari dira.
2024an edo 2025ean jaiotako haurrak dira matrikulatu daitezkeenak, online, Haurreskolak web ataritik, edo aurrez aurrez, Olakuako Txiki Txokon bertan. Orain izena ematen duten haurrak urtarrilean, 7an hasiko dira, Gabonetako oporrak pasa ondoren. 0-2 urte arteko haurrak hartzen dira Txiki Txoko haur-eskolan. 42 haur dituzte egun, gehienak, 1-2 urte artekoak. Baina bai nagusien gelan eta, bereziki, 0-1 urtekoetan, lekua dago. Informazioa eskuratzeko Haurreskolak webgunera jo daiteke, Txiki Txokotik pasa edo telefonoz deitu: 943 71 64 05 zenbakira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!