800-900 kilo inguru eskola material batu da Saharako errefuxiatuentzat

2018/12/28
Card image cap
Urtarrila, maiatza eta iraileko bidalketetan igorriko da Mahbes dairara

  Arrakastatsua izan da aurten ere Sahararako eskola materiala biltzeko kanpaina. Hirugarren urtez errepikatu da eta herritarrek eskuzabaltasunez erantzun dute, beste behin. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkie Hermansoloña elkarteak.
Batutako materiala urtarrila, maiatza eta irailean egingo diren bidaiatan bidaliko dira. Aldi bakoitzean, 25-30 kiloko 10en bat kaxa bidali ahal izango dira, gutxienez. Eskola materialarekin batera, Mahbes dairako haurtzaindegira jostailuak bidaliko dira. Arropa, oinetakoak, botikak eta bestelakoak ere bidali ohi dira.

  Oñati eta Mahbes dairaren arteko elkartasun harremana orain hiruzpalau urte sortu zen. Hango hainbat familia Oñatin bizi dira gaur egun eta beraien bitartekaritzaz, bi herrien artean harreman estua sortu da. Hala, urtero, hiru material bidalketa egiteko dinamika egonkortu da: urtarrilean, maiatzean eta irailean. Datorren urtean ere hala egingo dela jakinarazi digu Hermansoloñako arduradunak. Eta bidalketa horietan, herrian batu den eskola materiala igorriko da, besteak beste.

  Gobernuz Kanpoko Elkarteak materiala eman duten herritarrei eta material hori batzen aritu diren herriko ikastetxe, denda eta lantegiei ere, eskerrak publikoki eman nahi dizkie

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!