Oñatiko udala

8.000 euro pasa banatuko dira gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzen bigarren deialdian

2024/12/18
Card image cap
Aiert Alberdin Udalaren dirulaguntza jasoko du
Hiru eskatzaileren bina proiektu babestuko dira

  Urriaren 15etik azaroaren 13ra arteko epea izan zuten herriko gazteek elkarte nahiz sormen lanetarako udalaren dirulaguntzak eskatzeko. Epe barruan sei eskaera jaso ziren eta guztiak babestea erabaki du Haur eta Gazteria departamenduak. Hiru eskatzaileren bina proiektu lagunduko dira.

  Aiert Alberdik diskoa grabatu eta bideo klip baten produkzio lanetarako laguntza jasoko du; Sukena taldeak, abestiak grabatu eta bideo klipa masterizatzeko ez ezik, atrezzorako laguntza izango du eta Lee-Kore taldeak eta CD berria eta bideo klipa grabatzeko.

  Eskatzaile bakoitzak aurkeztu duen aurrekontuaren araberako dirulaguntza jasoko du, inbertsioaren %60a estaliz, 1.600 euroko mugarekin, deialdiaren oinarrietan zehazten denez. Guztira, 8.172 euro banatuko ditu Udalak. Beraz, lehen deialdiaren ondoren geratu ziren 13.200 euroak ez dira agortu. Izan ere, udaberrian zabaldu zen lehenengo deialdian eskaera bakarra jaso eta babestu zen; Malko taldeak Esan ez direnak diskoa grabatzeko dirulaguntza eskuratu zuen, 1.600 euro.
Elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako dirulaguntzetarako aurten zeuden 15.000 eurotatik 9.772 euro banatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!