Oñatiko udala

6.600 euro pasa banatuko dira gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzetan

2026/07/10
Card image cap
Lee korek udal dirulaguntza jasoko du
Hiru eskatzaileren 5 proiektua babestuko dira

  Ekainaren 8an bete zen gazte elkarte eta sormen lanetarako udal dirulaguntza eskatzeko hilabeteko epea. Bost eskaera jaso ziren eta guztiak babestea erabaki du Gobernu Batzarrak. Hiru eskatzaileren 5 proiektu lagunduko dira. Lee kore eta Sukena taldeek disko eta bideo klip bana grabatzeko laguntza jasoko dute eta Aiertek, EP bat ekoizteko.

  Eskatzaile bakoitzak aurkeztu duen aurrekontuaren araberako dirulaguntza jasoko du, inbertsioaren %60a estaliz, 1.600 euroko mugarekin, deialdiaren oinarrietan zehazten denez. Guztira, 6.642 euro banatuko ditu Udalak gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzen lehen deialdiaren. Guztira 15.000 euroko partida zegoen baina guztiz agortu ez denez, bigarren deialdi bat egingo da urriaren 15ean eta 20 eguneko epe berria irekiko da gazteek sormen lanetarako udalaren laguntza ekonomikoa eskatu dezaten. Bigarren deialdi horretarako 8.358 euro geratuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!