Oñatiko udala

5 ate ireki jardun antolatu dituzte Txiki Txoko haurreskolan

2026/03/27
Card image cap
2026-2027 ikasturterako matrikula-epea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra izango da

  Ikasturte berrirako izen-ematea datorrela eta, 5 ate ireki egun zehaztu dituzte Txiki Txoko haurreskolan: martxoaren 30 eta 31n eta apirilaren 13, 14 eta 15ean. Joan nahi duten gurasoei aurrez hitzordua hartzea eskatzen zaie. Horretarako, telefonoz deitu (943 716 405), mezu elektronikoa bidali (oinati.oinati@haurreskolak.eus) edo Olakuako egoitzara bertara hurbiltzea eskatzen da. Apirilaren 13an irekiko da ikasturte berrirako matrikula epea, maiatzaren 4ra arte.

  Txiki Txoko haurreskolan, Partzuergoko gainontzekoetan bezala, matrikula doan da baina gutxieneko asistentzia bete behar dute haurrek. Zerbitzuaren doakotasunak plaza eskaeran eragin du eta asko handitu da Oñatiko eta gainontzeko haurreskola publikoetako matrikulazioa. Izena ematen dutenen eskaerak barematu egiten dira eta lehentasun irizpide batzuk aplikatzen dira; anai-arrebak haurreskolan egotea, gurasoen lan egoera, familia unitatearen urteko errenta edota familia ugari izatea kontutan hartzen dira, besteak beste. Apirilaren 13an irekiko den matrikula epea irailetik aurrera hasiko diren haurren izena emateko da, hau da, 2025ean edo 2026 honetan jaiotako haurren izena emateko. Txiki Txokok bost gela ditu eta 55 plaza guztira: 8na, 0-1 urte arteko bi geletan eta 13na, 1-2 urte artekoen hiru geletan. Haurren izen-ematea aurrez aurre egin ahal izango da Txiki Txokon bertan edota telematikoki www.haurreskolak.eus atariaren bitartez, maiatzaren 4ra arte.

  Haurrak matrikulatzeko oinarrien inguruko informazioa jaso eta instalazioak ikusteko antolatu dira aipatu ate ireki egunak eta Aste Santuko jaiegunak tarteko, lehen bi egunak datorren astean izango dira, azken hirurak, matrikula-epea ireki eta lehen hiru egunetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!