Oñatiko udala

45 milioi euroko mailegua sinatu dute ULMAk eta Europako Inbertsio Bankuak

2025/07/07
Card image cap
Enpresaren berrikuntza eta jasangarritasun jarduerak finantzatzera bideratuko da dirua

  45 milioi euroko mailegua ULMA taldeak sekula jaso duen handiena da. EIBren maileguarekin finantzatuko dira taldeak eraikuntza negoziorako eta polimero hormigoizko soluzio arkitektonikoetarako teknologia aurreratuetan egiten dituen inbertsioak. Akordioak eraikuntzarako material jasangarri berriak fabrikatzeko planta jasotzeko inbertsioak ere bultzatuko ditu. Gainera, ULMA taldeari bere eraginkortasun energetikoa hobetzen lagunduko dio, deskarbonizaziorako eta jasangarritasunerako duen estrategian.

  Iñaki Gabilondo ULMA Taldeko zuzendari nagusiarentzat, akordio honek eraikuntza sektorean proiektu jasangarri eta berritzaileak bultzatzea ahalbidetzen die, pertsonengan eta ingurunean eragin positibo argia izanda. Eredu industrial eraginkorrago, arduratsuago eta etorkizunarekin konprometituago baten alde egiten dugun apustu irmoa indartzen du, esan du Gabilondok.

  ULMAk eta EIB sinatu duten finantzaketa akordioak berrikuntza, klimaren ingurumen jasangarritasunaren aldeko ekintza eta azpiegitura sozialen garapena babesten dituela azpimarratu du EIBko finantzaketa korporatiboko dibisio buruak, hau da, EIB taldeak 2024-2027 urteetarako jaso zituen zortzi lehentasun estrategikoetako hiru.

  ULMA taldea bederatzi kooperatiba industrialek osatzen dute, 5.747 pertsonari ematen diete enplegua eta 81 herrialdetan jarduten dute. 2024an 1.151 milioi euroko salmenta konpilatuen bolumena izan zuten. Ez da lehen aldia ULMA taldeak eta EIBk halako mailegu bat hitzartzen dutela, 2019an ere 26 milioi euroko mailegua sinatu zuten. Orduan, Kooperatiba taldearen berrikuntza eta hazkuntza estrategia finantzatzera zuzendu zen dirua

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!