Oñatiko udala

40 urtetik gorako pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko programa antolatu du Mankomunitateak

2018/10/19
Card image cap
Langabezian dauden edo lan egoera hobetu nahi dutenei zuzenduta dago

  Debagoieneko Mankomunitateak 40 urtetik gorako pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko Aktilan programa jarriko du abian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Langabezian dauden edo lan egoera hobetu nahi duten 40 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago AKTILAN egitasmoa.

  Lan-gaitasunak eta pertsonalak aktibatzeko talde saioak egingo dira azaroaren 12tik 30era, eta pertsona bakoitzaren enplegagarritasun ibilbidea jorratzeko banakako tutoretzak eta tailer espezifikoak antolatuko dira. Aktilan programa doako da baina plazak mugatuak direnez izena eman behar da, Debagoieneko Mankomunitatean. Izena emateko azken eguna urriaren 31 da.

  Aktilan programari buruzko azalpenak emateko informazio saio irekia antolatu da datorren asteazkenerako, urriaren 24rako Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan. 10:00tan hasiko da informazio saioa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!