Oñatiko udala

4 lan aurkeztu dira jaietako egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketara

2026/07/09
Card image cap
Irabazlea aukeratzeko internet bidezko bozketa herrikoia gaur ireki da uztailaren 12ra arte

  Pasa den ostiralean, hilaren 3an amaitu zen jai egitarauaren azalean agertuko den irudia hautatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira lau lan jaso dira eta gustukoena bozkatzeko aukera dago orain, uztailak 12 igandera arte.

  Lan gehienetan txantxikua nagusi da, ohikoa denez, kanpandorrea eta udaletxea edota unibertsitatea ere errepikatzen dira. Baina danborrada, dantzariak, trikitilariek eta festa giroa irudikatzen duten elementu ezberdinak txertatu dira lanetan. Kolore biziak nagusi dira eta soiltasuna edo irudi landuago eta anitzagoak dira kartelen ezaugarriak. Erabilitako teknikak ere anitzak dira.

  Orain herritarren ordua da; boto gehien lortzen dituen irudiaren egileak 500 euroko saria jasoko du. Sari bakarra emango da eta bakarra izango da baita ere, herritar bakoitzak eman ahal izango duen bozka. Udalaren web atarian eta Oinati Kultura facebook orrian sartuta bozkatu daiteke. Aukeratzen den irudiak irekiko du San Migel eta Errosarixo jaien egitaraua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!