Oñatiko udala

2026ko udal egutegia banatzen hasi dira

2025/12/16
Card image cap
Ikastetxe, komertzio eta udal zerbitzuetara ez ezik, etxeetara ere zabaltzen ari dira

  Herriko toponimia gaitzat hartuta osatu da 2026ko udal egutegia eta Oñati, izana eta izena da goiburua. Horretarako argazki lehiaketa egin zen herritarren artean eta egutegia irudikatzen duten 12 argazkiak aukeratu eta saritu ziren, 80 eurorekin bakoitza. Landarraitzeko argakiak irekitzen du egutegia eta Zabalaitzeko kanala, Akaitz eta Buetraitz, Aizkirri, Aitzkaxkar, Artasoro, Potorrosin, Bellotzako korta, Aitzulo, Arantzazuko surjentziak eta Jauregi eta Konkena baserria eta inguruaren argazkiak ere ikus daitezke. Toki bakoitzaren izena ez ezik, argazkilariak proposatutako beste idatzi labur bat ere agertzen da batzuetan. Azken orrialde bikoitzean, berriz, Udalak aurten osatu duen Oñatiko toponimoen inguruko mapa interaktiboaren berri ematen da.

  Herriko etxe guztietara banatuko da udalak argitaratu duen 2026ko egutegia, aurreko bost urteetan egin bezala. Baina bulego, denda, enpresa eta ikastetxeetara ere eramango da. Gaur bertan hasi dira postontzietan sartzen. Egutegiaren 5.500 ale inprimatu dira. Lanak, ia 6.000 euroko aurrekontua izan du. 2026ko egutegiak azken urteetako diseinua gorde du, 14 orri edo 28 orrialdeko kuadernoa osatuz. Egutegiaren diseinu eta maketazio lanak bagabiggahiga kooperatibak egin ditu, herri mailan esanguratsuak diren jai eta ospakizun nahiz aldarrikapen egunak bereziki azpimarratuta agertzen dira eta urtaro aldaketa egunak ere seinalatu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!