Oñatiko udala

2026ko udal aurrekontua aztergai izango da gaurko Osoko Bilkuran

2025/12/18
Card image cap
Gobernu taldeak ia 22,5 milioi euroko proposamena egin zuen eta jeltzaleek 10 ekimen proposatu dituzte

  Azaroaren erdialdean aurkeztu zuen EH Bilduk 2026ko udal aurrekontuaren proposamena eta hori osatze aldera 10 ekimen batzea eskatu du EAJk. Aurtengo aurrekontua ia %2 jasota, ia 22,5 milioi euroko aurrekontua proposatu zuen Gobernu taldeak, inbertsioetarako 2,4 milioi euro pasako partida aurreikusiz. Inbertsioen atal horretan etxebizitzen promozio berri baterako partida jasotzea proposatu dute jeltzaleek: Kurtederixa inguruko orubea erosi eta Eusko Jaurlaritzari lagatzea, etxebizitzak eraiki ditzan, alegia. 850.000 eurotako partida zehaztu dute. Beste 9 proposamen egin dituzte, esan bezala, baina inbertsio dezentez txikiagoa eskatzen dute. Udalbatza osatzen duten bi taldeak negoziatzen aritu dira eta adostasunik lortu duten gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran ikusiko da.

  2026ko udal aurrekontuena da gaurko bilerako gai nagusia baina beste zenbait ere aztertzekoak dira. Aurrekontuen gaiarekin batera aurkeztu ohi den udal plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda edota 2025eko biztanleen erroldaren datu ofizialaren berri ere emango da. Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzek proposamena eta Olabarrieta auzoan lur-trukaketa baten inguruko proposamena ere azalduko da, besteak beste. Urteko azken Osoko Bilkura, 18:30tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!