Oñatiko udala

2025-206 ikasturterako Gaztelekuko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du Zehar enpresak

2025/07/17
Card image cap
Igandera arteko epea dago curriculumak bidaltzeko

  Debako Zehar Heziketa eta Programak enpresak 10 urte daramatza Oñatiko Gaztelekua kudeatzen. Bi urterako kontratu berria sinatu zuen, uztailaren 1ean. Printzipioz, azken ikasturtean bertan aritu diren hezitzaileek jarraituko dute, baina hezitzaileen lan poltsa osatuko du, balizko bajak betetzeko. Lan poltsaren iraunaldia ere zehaztu da deialdian, 2025-2026 ikasturtea.

  Gaztelekuko hezitzaileen lan poltsa honetara aurkezteko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia, gizarte lana edo antzeko unibertsitate gradua izatea eta euskarazko C1 maila, EGA maila. Baldintza horiek bete eta lan poltsara aurkeztu nahi dutenek curriculuma bidali behar dute posta elektronikoz helbide honetara: zeharheziketa@gmail.com. Igandea, uztailaren 20ra arteko epea dago curriculumak bidaltzeko.

  Gaztelekuak haur eta nerabeentzako espazio eta programak biltzen ditu. Gainera, Maratz gazteentzako lan orientazio zerbitzua ere bertan kokatzen da. Bertan diharduten hezitzaileek txandaka egiten dute lan, zerbitzua asteartetik igandera irekitzen baita, arratsaldero, eta asteartetik ostiralera goizez ere bai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!