Oñatiko udala

“Udaberrian zuk erosi, guk saritu” kanpainari ekin dio Txanda dendarien elkarteak, gaur

2026/04/27
Card image cap
Landare eta 50 euroko erosketa txartel banaz osatutako "Udaberriko loteak" zozkatuko dituzte maiatzaren 25ean

  Tokiko erosketak sustatu eta bezeroen fideltasuna saritzeko asmoz, promozio kanpaina berri bati ekin dio gaur Txandak, Udaberrian zuk erosi, guk saritu lemapean. Lau asteetan zehar, maiatzaren 23ra bitartean, ekimenarekin bat egin duten dendetako bezeroek udaberri loteen zozketan parte hartu ahal izango dute, erosketa-ticketean izena eta telefonoa idatziz. Denda bakoitzeko zozketa bat egingo da kanpaina amaitu bezain pronto eta irabazleek landare bat eta 50 euroko erosketa txartela jasoko dute opari. Maiatzaren 25ean banatuko dira sariak Txanda elkarteko 37 dendatan, hau da, ekimenarekin bat egin duten dendetan. Oparitan jasotako erosketa txartelak gastatzeko bi hilabeteko epea izango da, uztailaren 25era arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!