Oñatiko udala

“Kultura bonuak” eskuragarri daude Hirukar, Altuna, Ibarrondo eta Haritza liburu dendetan

2025/12/05
Card image cap
16-22 urte bitarteko gazteentzat gehiago hobaritutako bono bereziak sortu ditu Aldundiak aurten

  Gipuzkoako 68 denda atxiki dira Foru Aldundiak sustatzen duen kultura bonoen kanpainara, tartean Oñatiko laurak: Hirukar, Altuna, Ibarrondo eta Haritza. Bat egin duten saltokietan bereizgarri bat jarri da, bonua eskuratu nahi duenak erraz identifikatu ditzan. Produktuak erosteko bonuek 12 edo 10 euroko hobaria izango dute hizkuntzaren arabera. Euskarazko liburu, disko edo ikus-entzunezko produktuak erosteko hobaria 12 eurokoa izango da eta beste hizkuntzaren batean daudenak erosteagatik 10 eurokoa, kasu guztietan, bonuaren prezioa 30 eurokoa da eroslearentzat. Berritasuna Kultura Bonu Gaztea da; 16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta hobari handiagoa eskaintzen die: 12 eta 10 eurokoa, 20 euro balio duen bono bakoitzekiko. Bonoen izaera digitala ere berria da; bonoa ez da paperan eskuratuko eta erosketa egitera goazen unean dendan bertan aplikatuko da. Gehienez, hiru bonu pertsonako eta bonu motako eskuratu ahal izango dira.

  Eskuragarri jarri diren kultura bonuak,11.001 dira guztira eta horietatik %33a gazteentzat gorde dira. Bono kopurua handitu da eta horretara bideratutako dirua ere bai, 120.000 euroko partida bideratu baitu Aldundiko Kultura Departamentuak. Oñatiko lau liburu dendak batu dira Foru Aldundiaren ekimenera. Lauretan erabilgarri daude jasa liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak erosteko bonuak, erosketaren momentuan bertan aplikatuko baitira. Bonuen erabilgarritasun epea 2026ko urtarrilaren 31ra arte da, baina baliteke lehenago agortzea. Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea, Gabonetan kultura oparitzen eta kontsumitu nahiz gozatzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!