Oñatiko udala

“Haurren aurrean helduok heldu” ekimena aurkeztu zen atzo gurean

2021/11/17
Card image cap
Haurrak inguruan dauden guneetan helduak euskaraz aritzera gonbidatzen dituen ekimena da

  Haurren aurrean helduok heldu ekimena, Euskarak 365 egun Oñatin. Pauso bat aurrera egitasmoaren baitan kokatu da. Hiru ariketa nagusitan gauzatuko den egitasmo hau azaroaren 26tik abenduaren 5era burutuko da baina Haurren aurrean helduok heldu ekimena denboran luzatu eta gerora ere lantzea da asmoa. Helduak haurren eredu diren aldetik, helduen artean euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ohiturak aldatzea da azken helburua. Horregatik, egitasmoa iragartzen duten euskarrietan ez da data konkreturik zehaztu.

  Ikastetxeen bitartez helaraziko zaie gurasoei Haurren aurrean helduok heldu ekimenean parte hartzeko gonbidapena. Euskaraldiak dituen hiru oinarriak jarraituz, lehen hitza euskaraz izatea, euskaraz dakitenen artean euskaraz jardutea eta berba egiteko zailtasunak izanik ere ulertzeko gaitasuna badago elkarrizketak elebidunak bihurtzea proposatzen da; bai eskola atarietan, haur jolas parkeetan, herriko plazan edota helduak haurrekin biltzen diren bestelako inguruneetan. Guraso, hezitzaile, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senide eta lagun helduak gonbidatzen dira ariketa sozial hau egitera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!