“Etxeko enplegua” formazio ikastaroa profesional ziurtagiria eskuratzeko

2018/10/23
Card image cap
Izen-ematea zabalik dago

  Udalak, lehenago ere egin izan ditu zaintza eta etxeko lanen inguruko  formazio saioak, oraingoaren antzera, sektorean lan egiteko eskatzen den profesional ziurtagiria eskuratzeko helburuz. Era honetako azken ikastaroak bigarren edo sakontze mailakoak izan dira. Oraingoan berriz, oinarrizko maila duen profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa egitea erabaki da, gerora, 2. mailako titulazioa eskuratu nahi dutenek, horretarako oinarria izan dezaten.

  Parte hartzeko ez da aparteko titulazio edo agiririk eskatzen, landuko diren gai eta lanak ere ez baitira zailtasun handikoak. 120 orduko oinarrizko ikastaroa emango da eta etxeko garbiketa, sukaldaritza eta oheak, janzteko arropak eta etxeko arropak egokitzeko lanak modu egokian nola egin irakatsiko da. Etxeko enplegua ikastaroa azaroaren 19an hasi asmo da. Astelehenetik ostiralera, 15.00etatik 19.00tara egingo da Zubillagako Olaburu zentroan, Arrasateko Bastida akademiak emango duelarik.

  Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Interesa duenak, Bidebarrieta kaleko 12an enplegu zerbitzuak dituen bulegoetatik pasa behar du edo bertara telefonoz deitu: 943 003 198 da zenbakia. Izena posta elektronikoz ere eman daiteke, mezua honako helbidera bidaliz: enplegu@onati.eus Plazak mugatuak dira eta gehienez, 15 lagunek egin ahal izango dute. Ikastaroaren berri emateko bide ezberdinak erabiliko ditu udaleko enplegu departamentuak: zerbitzura jo duten herritarrei jakinaraziko zaie, bereziki, halako formazio ikastaroez interesa agertu dutenei eta Oñatiko Caritasen bitarteaz ere zabalduko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!