Oñatiko udala

“Energiaren Puntua” bulegoa sortu du Debagoiena 2030 ekimenak, energia-komunitate sustatzeko

2024/01/26
Card image cap
Herritarren zalantzak argitu eta energia-komunitate berriak osatzeko laguntza emango da online-bulegoan

  Energia-komunitateak sustatuko dituen Energiaren Puntua bulegoa sortu du Debagoiena 2030 ekimenak. Elgetan aurkeztu da, astean. Energiaren Puntuak energia-komunitateen sustapenera bideratutako informazioa eta laguntza eskainiko du. Proiektua garatzeko Next Generation eta IDAEren laguntzak jaso dira. Bulegoak lau lan ildo nagusi izango ditu: online bulegoa, laborategia, ernamuina eta dibulgazioa eta ahalduntzea.

  www.energiarenpuntua.eus online bulegoan, herritarren zalantzak argituko dira eta energia-komunitate berriak osatzeko prozesuan laguntza emango da. Dagoeneko martxan da. Laborategia, energia komunitateen inguruan lanean dabiltzan eragileei bideratuta dago eta informazioa partekatzeko gunea izango da. Ernamuniak, energia-komunitateen ordezkariek osatzen dute eta beharrak identifikatu, soluzioak irudikatu eta elkarrekin erantzunak emateko gunea da. Dibulgazioa eta ahalduntze arloan berriz, sentsibilizatzera era herritarrak ahalduntzera bideratutako ekintzak egingo dira.

  Erregai fosiletatik dator kontsumitzen dugun energiaren zatirik handiena baina energia murriztea eta energia-iturri berriztagarriak sustatzea da helburua. Erronka horri erantzuteko tokiko energia-komunitateek funtzio zentrala dutela uste dute D2030 ekimeneko sustatzaileek. Duela hiru urte hasi ziren horretan lanean eta eskualdean hiru energia komunitate daude egun. Baina komunitate txikiak dira eta proiektu berriei aurre egin ahal izateko elkarlanean aritzea ezinbestekotzat jotzen da. Behar hori erantzutera dator, hein handi batean, aurkeztu berri den Energiaren Puntua bulegoa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!