“Bizi jaixak, zainddu herrixa” promozio berezia abiatu du Txanda elkarteak
Txanda dendarien elkartearen kanpaina berria herriko jaiekin datekin bat dator eta banatuko diren saietako batzuk ere bai, 6 txurro eskuratzeko txartelak irabazi baitaitezke. Horiekin batera, 10 euroko erosketa txartelak ere izango dira. Kanpainara atxiki diren dendetan erosterakoan karrakatu edo arraskatu beharreko txartela eskuratuko du bezeroak. Txartelak hiru aukera ditu: zurian egotea, alegia, saririk ez izatea, hurrengo erosketa batetan gastatzeko 10 euroko erosketa txartela edo dozena erdi txurroengatik trukatzeko saria izatea. Saritutako txartelak erabiltzeko azken eguna urriaren 5a, Errosarixo bixamona izango da, txurro saltzaileak hurrengo egunean jada joango baitira. Promozio kanpaina bera ere urriaren 5ean amaituko da, atzo hasita, hiru asteren buruan, alegia. Ia 4.000 euro banatuko dira saritan.
Txanda elkarteko denda eta lokalak ere propio apaindu dituzte, jai-zapi eta bestelako elementuekin. Herriko merkatariek jai giroarekin bat egin eta herria bera girotze dute helburu, herriko dendak beti hor daudela gogoratu eta bezeroak saritzearekin batera.
Bizi jaixak, zainddu herrixa promozio honetan Udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du Txanda dendarien elkarteak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!