Oñatiko udala

“Azaroan zuk erosi, guk saritu” kanpaina berria abiatu du gaur Txanda Elkarteak

2025/10/20
Card image cap
Hilabetez luzatuko den promozioan 2.500 euro zozkatuko ditu saritan

  Gautik azaroaren 19ra bitartean, erosketak Txandako dendetan egiten dituzten bezero guztien artean 500 euroko sari bat eta 200 euroko 10 sari zozkatuko ditu elkarteak, azaroaren 20an, 2.500 euro guztira. 11 sari horiek erosketa txarteletan emango dira eta astebeteko epean, azaroaren 22tik 28ra, gastatu beharko dira, gutxienez 4 establezimendu desberdinetan enplegatuz. Azaroan zuk erosi, guk saritu kanpainaren helburua da Gabonak aurreko asteetan tokiko erosketak sustatzea.

  Zozketan parte hartzeko, bezeroek erosketa ticketa dendetan jarriko diren postontzietan sartu beharko du, izen-abizenak eta telefonoa idatzita. Gaur bertan abiatu den promozio kanpaina berria hilabetez luzatuko da, azaroaren 19ra arte. Zozketa hurrengo egunean, azaroaren 20an egingo da eta irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie sarituak izan direla. Izan ere, sari-banaketa, azaroaren 22an egingo da plazan (9.30etan) eta egun berean hasiko da saria gastatzeko astebeteko epea; irabazleek erosketa txarteletan jasoko duten saria trukatzeko azaroaren 29ra arteko epea izango dute, gastua, gutxienez lau denda ezberdinetan eginez..

  Azaroan zuk erosi, guk saritu kanpaina berri hau pasa den astean iragarri genizuen Herrixan erosi zuk irabazi kanpainarekin bat dator. Promozio kanpaina paralelo horretan Gaztelekuak urte amaierara arte antolatu dituen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko dira, hamarna sarrera kontzertuko. Sukena eta Indabe taldeek azaroaren 7an emango duten kontzerturako sarreren zozketarako txartelak banatzen ari dira jada.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!