“Atzera begira” Bazkide kontzertua emango du Ganbara Faktoriak parrokian, igandean
Ganbara Txiki, Hots eta Ganbara abesbatzek parte hartuko dute Ganbara Faktoriak igande arratsaldean eskainiko duen Bazkide kontzertuan. Aitor Biainek zuzenduko du eta Amaia Zipitriak pianoan lagunduko die. Atzera begira izeneko kontzertuan Faktoriako taldeentzat enkarguz sortu diren 60ren lanetatik zenbait eskainiko dituzte, azken 20 urteetako ibilbide musikala bilduz. Talde bakoitzak zenbait lan eskainiko ditu eta, amaieran, Arrikrutzen eskaini zen Bizitzaren katedrala lanari dagozkion lau doinu kantatuko dituzte, denek batera.
Ganbara Faktoriaren Bazkide kontzertua Mikel Goiaingeruaren parrokian izango da igandean, 19:00etan. Bazkide direnek gonbidapena jaso dute jada. Gainontzeko herritarrentzat sarrerak salgai daude www.oñati.eus atarian eta Txokolateixan, 8 eurotan.
Bazkide kontzertua Faktoriako lagun eta bazkideei eskerrak emateko antolatu ohi du Ganbara Faktoriak; orain urte batzuk ekin zioten lagun/bazkide mezenasgo bideari, talde ezberdinen proiektuetarako finantzazio-bide moduan. Egindako ekarpen ekonomikoaren truke hainbat abantaila eskuratzen ditu bazkideak, tartean bazkide kontzerturako gonbidapenak. Egun 120 bazkide ditu Faktoriak eta lau ohorezko bazkide: Oñatik Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Ulma.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!