Oñatiko udala

18 alta eta 15 baja eskaera jaso dira “Bertakoak” guneetan aparkatzeko txartelen eguneratze epean

2025/12/01
Card image cap
Gorriak izango dira 2026ko txartelak, hasierako urteetakoen antzera
2026rako txartel berriak postaz bidaliko dira, abenduan zehar

  187 autok izango dute 2026an bertakoentzat gordetako guneetan aparkatzeko baimen txartela. 18 alta eta 15 baja tramitatu dira eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren eta guztiak onartu dira.
Datorren urterako baimendutako autoen azken berritzearen ondorioz, Aita Mortara inguruko 5. gunean aparkatzeko txartela 61 autok izango dute txartela eta Bidebarrieta inguruko 6. gunean, 126k. Baimendutako autoen matrikulak eta gunea jasoko duten txartel berriak eskatu dira, abenduan zehar onuradunei bidaltzeko. Etxera bidaliko zaie ohiko posta zerbitzuz, urtarrilerako jada eskuratu eta dagokion ibilgailuan, leku agerian jarri dezaten, orain berritu diren eskaerak 2026rako baitira. Urtearen arabera txartelaren kolorea aldatzea erabaki zen orain bi urte, TAO zaintzaileen kontrola errazteko, eta 2026o txartela gorria izango da. Bertakoak guneetan aparkatzeko txartelen urteko tasa 58 euro inguru izango da eta ordainketaren kargua datorren urteko otsailean egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!