Oñatiko udala

17 neska-mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan

2026/05/15
Card image cap
12:00etako mezetan eta txanda bakarrean egingo dute, denek batera

  8-9 urteko haurrak izango dira domekako meza nagusian protagonista, katekesian hiru ikasturte bete ondoren Lehenengo Jaunartzea egingo dute. Parrokiako lehen eserlekuetan jarriko dira eta parte-hartze handiagoa izango dute elizkizunean, beraientzat aproposagoak diren kantuak abestuz eta eskaintzak ere eurek eginez. 17 neska mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan.

  Ohiturak aldatzen ari dira eta urtetik urtera gutxituz doa Jaunartzea egiten duen haurren kopurua gurean. Urteko jaiotza kopurua bestalde, murriztuz doa, eta hori ere antzematen da. Baina badira oraindik, Jaunartzea egitea erabakitzen dutenak eta domekan 17 haurrek egingo dute, Mikel Goiaingeruaren Parrokian, 12:00etako meza nagusian.

  Hilabete barru berriz, ekainaren 14an, sendotzaren sakramentua hartuko dute beste dozena bat gaztetxok, DBH-2 eta 3. mailako ikasleak dira. Donostiako Gotzaina etorriko da elizkizun berezi horretara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!