11 lan aurkeztu dira jaietako egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketara

Atzo amaitu zen jai egitarauaren azalean agertuko den irudia hautatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira hamaika lan jaso dira eta gustukoena bozkatzeko aukera dago orain, uztailak 16, asteartera arte.
Lan gehienetan txantxikua nagusi da, ohikoa denez, kanpandorrea eta udaletxea ere errepikatzen dira. Baina danborrada, baserritar zapia, musika eta festa giroa irudikatzen duten elementu ezberdinak txertatu dira lanetan. Kolore biziak nagusi dira eta trazu berritzaileak tradizionalagoekin partekatzen dira lanetan. Erabilitako teknikak ere anitzak dira.
Orain herritarren ordua da; boto gehien lortzen dituen irudiaren egileak 500 euroko saria jasoko du. Sari bakarra emango da eta bakarra izango da baita ere, herritar bakoitzak eman ahal izango duen bozka. Udalaren web atarian eta Oinati Kultura facebook orrian sartuta bozkatu daiteke. Aukeratzen den irudiak irekiko du San Migel eta Errosarixo jaien egitaraua.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!