Oñatiko udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedurari hasiera eman dio Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Oñatiko Udalak martxoaren 5ean egindako eskaera ontzat eman du eta udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedurari hasiera eman dio, Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu denez. Aurrez, Udalak igorritako dokumentazioa aztertu dute, hau da, diagnostikoa eta bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko justifikazio-memoria eta Oñatik bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko ekintza-plana. Aipatu justifikazio-memorian garbi azaltzen da Oñatiko udalerriak gune tentsionatu izendatzeko hiru irizpideetako bat betetzen duela, alegia, etxebizitzen salerosketa prezioen igoera %33,80koa izan dela azken bost urteetan eta horrek aise gainditzen du Euskadin KPIaren urteko batezbestekoak emandakoa ( % 19,4ko) gehi hiru puntuko igoera (% 22,4).
Oñatiko udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedurari hasiera emateaz bat, prozedura justifikatzen dugen azterlanak eta alder aurreko memoria jendaurrean jarri dira, hogei egun balioduneko entzunaldi-epea irekiz. Beste era batera esanda, alegazioetarako epea zabaldu da gaur bertan. Jende agirian jarri diren dokumentuak Gasteizen, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan eskuragarri daude, baita Eusko Jaurlaritzaren egoitza elekronikoaren iragarki oholean ere.
Udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko deklarazioak 3 urteko balioa du eta epe hori beteta urtero luzatu ahal izango da deklarazioa eragin zuten arrazoiek bere horretan jarraituz gero.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!