%100 elektrikoa den furgoneta bat erosiko da Udal brigadarentzat
Udal brigadak egun erabiltzen duen furgonetak kilometraje eta antzinatasun handia du. Horrek, zerbitzuaren funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duela ikusita ibilgailua ordezkatzea erabaki zuen Udalak eta zegokion hornidura prozesua abian jarri zuen. Ibilgailu berriak egungo furgonetaren antzeko ezaugarriak izan beharko lituzkela zehaztu zen plegu teknikoan, baita % 100 elektrikoa izan beharko zuela.
Eskaintza bakarra jaso zen eta aurrez finkatutako baldintzak betetzen zirela egiaztatu ondoren, hornidura kontratua sinatzea erabaki zen. %100 elektrikoa den furgoneta berria erosteko aurrekontua 46.403 eurokoa da, Udalak zehaztu zuen gehienezko prezioa baino 200 euro merkeagoa. Ibilgailu berria hiru hilabeteko epean hornitu beharko da eta eskaintzan jaso zena beteaz, berme epea bi urtez luzatuko da eta mantenu epea, urtebetez.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!