Oñatiko udala

Zuzeneko disko berria grabatuko du Ruper Ordorikak abenduan

2018/07/20
Card image cap
Bilboko Kafe antzokian emango dituen bi kontzertutan hartuko da zuzeneko soinua

  Aspaldiko ohiturari jarraituz, abenduan, kontzertua emango du Ruper Ordorikak Bilboko Kafe antzokian. Aurtengoa ordea, berezia izango da, bat egin beharrean bi emanaldi egingo dituelako eta zuzeneko diskoa grabatzeko baliatuko dituelako. Abenduaren 15 eta 16an izango dira kontzertuok. Sarrerak salgai daude jada 12€tan.

  Abenduan grabatuko den zuzeneko disko hori Ruper Ordorikaren hirugarren zuzenekoa izango da, aurrez, 2000.ean Gaur izenekoa osatu zuen eta 2008an berriz, Hamar t'erdietan. Biak ere Bilboko Kafe antzokian grabatu zituen. Oñatiarra eszenatoki berera itzuliko da abenduaren 15 eta 16an zuzeneko hirugarren diskoa grabatzera. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!