Oñatiko udala

Zuzenbidearen irakaskuntzaz hausnartzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2018/07/19
Card image cap
Zuzenbide-heziketaren inguruko eztabaida sustatu nahi da

  Lege Soziologia institutuan aurtengo egitasmoko azken aurreko mintegia hasi da gaur, eztabaidagaia, zuzenbidearen irakaskuntza da. Mintegiaren helburu nagusiak zuzenbide-heziketa eta zuzenbideak gizartean duen edo izan beharko lukeen rolaren inguruko eztabaida sustatzea da. Zuzenbide-heziketak dituen arazo nagusien inguruan ere arituko dira, gaia, bereziki, 1989az gero gertatu diren aldaketa politiko nagusien zein gaur eguneko erronka politikoen testuinguruan kokatuz. Zuzenbidearen giza-ontologia hobeto ulertzera lagun dezaketen estrategia instituzional eta doktrinalak sortzeko oinarriez ere arituko dira.

  Nazioarteko 15 adituk parte hartzen dute unibertsitate zaharrean hasi den mintegian. Gehienak, mintegiaren koordinatzaileen antzera, poloniarrak dira, baina badira Errumania, Erresuma Batua eta Kanadatik etorritakoak ere.

  Lege Soziologia Institutuan aurten egingo diren mintegien egitaraua datorren asteko bilerarekin osatuko da. Niklas Luhman 20 urte beranduago. Zuzenbidea eratzen munduko gizartean izeneko mintegia egingo da. XX. mendean ez ezik, XXI. mendeko soziologia ikerketetarako esparru eta ikuspegi berriak argitu zituen soziologoa izan zen Luhman eta 1998an hil ondoren bere ekarpenak eman duenaz arituko dira datorren astean Unibertsitate zaharrean.

  2018ko mintegi egitaraua amaitzear, 2019koa prest dago eta 2020rako proposamenak jasotzen ari dira Lege Soziologia Institutuan. Aurrerapen handiz aritzen da mintegien ardura duen batzordea, 2020an Oñatin bildu asmo duten ikerlari taldeek orain egin behar dute eskaera. Horretarako epea datorren otsailaren 8an amaituko da. Hautaketa egiterakoan, proposatutako mintegien kalitatea, parte hartzaileen jatorri zabala, originaltasuna eta Euskal Herriarekiko garrantzia baloratzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!