Oñatiko udala

Zubillagako eraberritze proiektuaren 2. faseari dagozkion lanak hasi dira

2017/05/15
Card image cap
Pilotalekutik "Marteskua" baserri bitarteko lanak egingo dira

  Lanen osasun eta segurtasun plana osteguneko tokiko gobernu batzarrean onartu ondoren gaur hasi dira Zubillaga auzoko bizitegi arearen bigarren faseari dagozkion eraberritze lanak. Bigarren fase honetan  Zubillaga 45 eta 54 zenbakien arteko urbanizazioa konpontzea aurreikusten da.  Hau da, Errementari eta Martelopezkua edo Marteskua baserrien bitarteko gunea. Pilotaleku ingurua ere sartzen da fase honetan, ermita aurrealdea eta Auzoetxerako sarbide ingurua. Oinezkoen bideak berrituko dira, berdeguneak txukunduko dira eta auzoko errepide nagusiaren ondoko espaloiko baldosak aldatuko dira. Ermita aurrealdean gainera, autoentzako oztopoak jarriko dira eraikina bera babesteko. Lanak, SESTRA enpresak osatutako proiektuaren arabera egingo dira.

  Artzamendi enpresa da lanak egiteaz arduratuko dena. Lau hilabeteko epea izango du horretarako. Aurrekontua berriz,103.7120 euro gehi BEZa izango da.

  Zubillaga auzoko eraberritze proiektua faseka osatzen ari da. Iaz hasi ziren lehenengo faseko lanak otsaila inguruan amaitu ziren eta haiei jarraipena emango diete gaur hasi direnek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!