Zubillagako abere hiltegia handitzeko lanak egingo dira.

2012/01/25
Egungo eraikina handituko da eta aterpe metaliko bat erantsiko zaio. Udalak, lanak egiteko baimena eman berri du.

   Zubillagako hiltegian egin asmo diren eraberritze eta handitze lanen helburua, bertako osasun baldintzak hobetzea da. Horretarako, bi lan egitea aurreikusten da.

  Batetik, egungo eraikina ekialdetik handitu egingo da. Barne berrantolaketa lan batzuk ere egingo dira. Egungo eraikinari, 75 metro kuadroko eranskina egingo zaio. Zati berri horrek egitura, estalkia eta itxitura metalikoa izango du, eta egungo eraikinaren itxura mantenduko du. Hala, fatxadan, programa berriari egokitutako leihoak eta ateak aterako dira.

  Bestalde, eraikinaren hegoaldean, 240 metro kuadro inguruko aterpe metaliko berria eraikiko da.
Hiltegiko arduradunek lan hauek egin ahal izateko udalaren baimena eskatu zuten zegokien egite proiektua aurkeztuta.

  Gaia, azken tokiko gobernu batzarrean aztertu ondoren, ohiko baldintzetan hiltegia eraberritu eta handitzeko baimena ematea erabaki zen. Hau da, lanak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira. Lanak, emandako baimenak indar osoa jasotzen duenetik kontatuz 6 hilabeteko epean hasi beharko dira eta gehienez, 18 hilabete igaro aurretik amaitu beharko dira. Lanok dirauten bitartean gainera ezingo da 6 hilabete baino gehiagoko etenaldirik egin.
Behin lanak amaituta, instalazio berriak erabili ahal izateko okupazio baimena eskatu eta eskuratu beharko dute abere hiltegiko arduradunek.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!