Oñatiko udala

Zuazola institutura zetorren irakasle bat hil da goizean, Bikoitz taberna inguruan gertatu den istripuan

2020/09/25
Card image cap
Auto-ilara luzeak sortu dira

  Istripu larria gertatu da gaur GI-2630 errepidean, Bikoitz taberna parean. Opel Corsa batek eta Volvo kamioi batek elkar jo dute eta ondorioz, autoa gidatzen zuen emakumea hil da. Hala baieztatu du istripu lekura hurbildu den medikuak. Kamioi gidaria berriz, Arrasateko ospitalera eraman behar izan dute.

  Hildakoa, 49 urteko emakumea eibartarra, Zuazola institutuan irakasle zen.

  Istripua 7:45 inguruan gertatu da eta ondorioz, bidea itxita, auto-ilara luzeak sortu dira bi norabideetan. Ilarak Elorregiko bidegurutzeraino iritsi dira eta Oñatira zetozen ibilgailuak Deskargatik bueltan bideratu ditu Ertzaintzak. Bitartean, Zubillaga eta Garibai inguruan pilatzen ari ziren autoei bidea tarteka eman diete udaltzainek. Errepidearen ezker-eskuman geratu diren kamioi eta autoa erretiratu eta bidea garbitu ondoren, bidea berriro zabaldu da. 11:00tarako ibilgailuen joan-etorria normalduta zegoen.

  Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!