Zazpi zuhaitz bota dira San Lorentzon, gaixorik zeudelako

2020/03/04
Card image cap
Arbol berriak landatuko dira

  Okaran japoniarrak dira San Lorentzon ipurditik moztu diren arbolak. San Lorentzoko autobus geltokitik Eltziako bidegurutzera bitartean, bidegorriaren aldamenean, hamar zuhaitz zeuden; hiru aurretik botata zeuden eta atzo, geratzen ziren zazpiak moztu ziren. Zuhaitz zaharrok gaixorik zeuden eta arriskutsu. Usteldutako adarren bat apurtu eta aparkatutako autoren baten gainera jausi izan da inoiz. Halakoetan kalte materialak izan ziren, pertsonalik ez, zorionez, baina prebentzio moduan arbolak bota eta osasuntsu dauden beste batzuk landatzea erabaki da.

  Kendutako okaran japoniarren ordez, Lagerstroemia indica arbolak sartuko dira. Hamar arbol berri sartuko dira, orain urte batzuk zeuden guztiak ordezkatuz. Arbol berriek larrosa koloreko lore ederrak ematen dituzte eta aurrekoek zuten apaingarri funtzioa beteko dute.

  Gaixotutako arbolak bota eta berriak landatzeak 4050 euroko aurrekontua du. Lana, herriko belardi eta zelaiak mantentzeaz arduratzen den enpresak egiten dihardu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!