Zapatuetako azoka aurreratu eta ebeikotzean egingo dira aste honetan eta baita hurrengoan ere.

2012/09/27
San Migel eta Herri egunarekin bat egin ez dezaten, azokako ohiko saltzaileei bezperan etortzea eskatu zaie.

  Datozen bi zapatuak jai egunak direnez, asteroko azoka aurreratu eta ostiralez egingo dira. Etzi, San Migel, herriko zaindariaren eguna ospatuko da eta hurrengo zapatua, urriaren 6a berriz Herri Eguna izango da. Jai egunak biak. Berez, egun horietan tokatzen zen asteroko azoka ez da egingo ez berdura plazan ezta Santa Marinakoan ere.

  Astero gurera etortzen diren saltzaileei bezperan, ostiralean etortzeko aukera eman die udalak. Batzuk etorriko dira baina beste batzuk ez. Kontu egin behar da, azokara datozen saltzaile asko herririk herri ibiltzen dela eta aste osoko ibilbidea egina dutela. Asko, ebeikotzetan, beste herri bateko azokan saltzeko postua hartuta dute.

  Pasa den astean jada, zenbait saltzaile datozen 2 edo 3 astetan ez zirela etorriko adierazi zieten bezeroei. Kontu egin behar baita, herrian jai egun diren bi zapatu horien hurrengoa, hau da, urriaren 13a, Pilarika egunaren biharamuna dela eta saltzaile batzuk zubi egiteko asmoa dutela. 

  Zenbat saltzaile egongo ote diren aurreratzerik ez daukagu baina kontu egin, aste honetako eta datorreneko azokak zapatuan ez baizik eta ostiralean egingo direla. Aste honetakoa beraz, bihar izango da.