Oñatiko udala

Olakuaren ordez "Olakoa" da auzoaren izen ofiziala

2026/10/02
Card image cap
Zuzendu behrko den kartela
EUSTATen zuzenketa eskaera onartu du udalbatzak, Euskaltzaindiaren irizpideetan eta toponimia normalizatzeko araudian oinarrituta

  Herriko kale izendegian Olakua auzoaren izen ofiziala Olakoa forma zuzen eta arautuarekin ordezkatzeko proposamena jaso zuen Udalak EUSTAT euskal estatistiken erakundetik. Ezer erabaki aurretik dagokion azterketa tekniko, linguistiko eta juridikoa egin du udaleko Euskara departamentuak eta toponimoaren erro historiko eta jatorrizkoa Olako-a dela ondorioztatu du. Olakua forma 1960ko hamarkadan erabiltzen hasi eta hedatu zen administrazio-aldaera da, ahozkotasunetik idatzira pasa zena baina Euskaltzaindiaren arauekin eta toponimia normalitzatzeko irizpideekin bat ez datorrena.

  Txosten teknikoa osatzerakoan dokumentazio historikoa bildu da eta adituen azterketak errepasatu dira, besteak beste. Udal artxiboan gordetzen diren errolda liburuak eta bestelako agiriak ikusi dira, Toponimia euskara liburua kontsultatu da eta Jerardo Elorzaren eta Roberto Altunaren artikuluak errebisatu dira. Guztiak bat datoz jatorrizko erroa Olako dela adierazterakoan.

  Gaia azken Osoko Bilkuran aurkeztu zen eta aho batez onartu zen Olakua auzoaren izena zuzendu eta Olakoa izen ofizial bihurtzea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!