Zapatua Santiago eguna dela-eta azoka aurreratu eta egubakoitzean egingo da

2020/07/21
Card image cap
Ehunki eta arropa posturik ez da izango aste honetan

  Uztailaren 25a, Santiago eguna jaiegun ofiziala izaki, azokako ohiko baserritar eta saltzaileei bezperan etortzea eskatu zaie. Aste honetan beraz, asteroko azoka aurreratu eta ostiralez egingo da. Baina baserriko eta jateko produktuak soilik egongo dira, arropa eta bestelako osagarriena ez. Horiek, abuztuan itzuliko dira plaza ondoko jolas-tokira.

  Ohikoa da gurean jaiegunen bat zapatuarekin datorrenean asteroko azoka bezperara aurreratzea. Aste honetan ere halaxe egingo da. Abuztuaren 15ean berriz, egoera errepikatuko da. Orduan ere, azoka ostiralean egiteko aukera emango zaie saltzaileei. Abuztuko opor garaia bete-betean tokatuko da eta hainbat saltzailek deskantsu pitin bat hartzeko aprobetxatzen dute, baina nahi duenak, bere produktuak saltzeko aukera izango du abuztuaren 14an.

  Aurretik dena den, gogoan hartu, aste honetako azoka aurreratu eta egubakoitzean egingo dela. Azoka gunean eta Gazteleku aldera zenbat eta zein saltzaile egongo diren ezin dugu zehaztu, batzuek ostiraletan beste azoka batzuetara joaten baitira. Gurean ere aste honetako azoka zapatuan ez baizik eta ostiralean egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!