Zaborrontzi berriak jartzen hasi dira erdiguneko hainbat lekutan

2020/01/22
Card image cap
Partaidetzazko aurrekontuetan onartutako proposamenetako bat da

  Astelehenean hasi ziren udal brigadako langileak gaikako zaborrontzi berriak jartzen. Lehen lanak plazan egin dira baina kale Barrian, kale Zaharrean, Gaztelekua edota Unibertsitate zaharraren inguruetan ere egitea aurreikusten da.

  Gaikako bilketa ahalbidetzen duten bi eta lauko zakarrontzi berriak erosi dira. Aurrekoek baino edukiera handiagoa dute zaborrontziak dira, batez ere ontzi arinen kasuan espazio gehiago behar dela ikusi zen eta horretara egokitutako zaborrontziak ekarri eta jartzen ari dira. Diseinua ere argiagoa da, hondakin bakoitzari dagokion kolorea garbiago azaltzen da, zalantzarik egon ez dadin. Guzti hori zaborrontzien ingurua garbiago mantentzeko mesedegarri izango dela esan du Anik Zubizarretak, Partaidetza eta Garapen Komunitarioko zinegotziak.

  2018an gauzatu zen Partaidetzazko aurrekontuak prozesuan 16 proposamen hautatu ziren, 2019 eta 2020an zehar egiteko, herritarren botoak eta proiektuen aurrekontuak aintzat hartuta. Hala, hondakinak gaika batzeko launakako zakarrontziak jartzea onartu zen. Launakakoak ez ezik, binakakoak ere eskuaratu dira, launa bakoitzeko, eta dagoeneko jartzen hasi dira herriko hainbat lekutan. Leintz Gatzagako Sormen enpresari erosi zaizkio, 14.470 eurotan. Udal brigadako langileak ari dira zaborrontzi berriak jartzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!