Zabalik dago BiziPoz programaren 5. edizioan parte hartzeko izen-ematea

2018/01/11
Card image cap
Otsailaren 7tik apirilaren 18ra beteko da, hasieran iragarritako datak atzeratuta

  Izena emateko bideak jakinaraziz eta datetan egindako doiketa edo ajustearen berri emanez oharra zabaldu dute BiziPoz programaren antolatzaileek. Hasieran bestelakorik iragarri bazen ere, BiziPoz programa otsailean hasiko da, otsailaren 7tik apirilaren 18ra luzatuz. Tartean, Aste Santuko egunak egonik, etena egingo da. Gabonak tarteko informazioa zabaltzeko izan dituzten zailtasunek eragin dute izena-ematearen eta tailerraren egutegia moldatu behar izana.

  BiziPoz, 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako formazio aktiboko programa da. Egitasmoak formazioa eta gizartearen hobekuntza sustatzen du. Izan ere, parte-hartzaileek formazioarekin batera proiektu sozialak gauzatzen baitira. Tailerrak astean behin, asteazkenetan landuko dira, eta bi orduko iraupena izango dute, 17:00tatik 19:00tara. Saioak aditu batek dinamizatuko ditu programaren arduradunekin batera. Adituak denbora mugatua izaten du bere azalpen teorikoa emateko eta saioa talde txikietan ariketa dinamikoak eginez osatzen da, ikasitako teoria praktikan jarriz. 5. edizio honetan bi gai nagusi jorratuko dira: teknologia berriak eta ekonomia. Hala, sakeleko telefonoez, ordegailuez eta aplikazioez berba egingo da eta pentsioak eta herentziak ere aztergai izango dira, besteak beste.

  BiziPoz programan parte hartzeko izena telefonoz eman behar da arduradunekin harremanetan jarrita: 638 516973 (Eider) edo 646 263050 (Bea). Programa hasi aurretik, otsailaren 6an, izena eman duten lagunekin bakarkako elkarrizketak egingo dituzte. Programa, hurrengo egunean hasiko da eta 8 saiotan osatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!