Xabier Rezabal oñatiarrak 3. saria lortu du "Udazkena Debagoienean" argazki lehiaketan

2016/01/15
Card image cap
Aurkeztutako lanik hoberenak ikusgai eta ASPANOGI elkartearen alde salgai daude Arrasateko Kulturaten

  130 argazki aurkeztu ziren Arrasateko ArtGazki taldeak antolatutako lehen  lehiaketara eta epai mahaiak, hirugarren saria, Xabier Rezabalen Barrenean argazkiari eman dio. Lehenengoa, Anibal Carmonaren Sensual argazkiak irabazi du eta bigarrena, Aritz Gordoren Urkuluko koloreak.

  Udazkena Debagoienean lehiaketara aurkeztu ziren lan guztien artean 45 aukeratu dira eta horiek ikusgai eta salgai jarri dira Arrasateko Kulturaten. Salmentatik lortutako dirua ASPANOGI, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango zaio. 

  Gaur Kulturaten ireki den argazki erakusketa-salmenta hilaren 30a arte luzatuko da. Azken egun horretan banatuko dira sariak eta ASPANOGIri batutako dirua emango zaio .

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!